Atzoko osoko bilkuran hartu zuen Bergarako udalbatzak Arrizuriaga jauregiaren eta Errege Seminarioaren arteko trukearen gaineko erabakia. Erabaki honekin eta egubakoitzean UNED patronatuak egingo duen bileran sinatuko duten akordioarekin, Arrizuriaga jauregia Udalarena izango da aurrerantzean, eta UNED Errege Seminarioan geratuko da. Udal Gobernuarentzat, egin zitekeen gauzarik onena; oposizioarentzat, galera handia herriarentzat.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.