Joan den astean eraikineko amiantozko plakak kentzen ibili ostean, atzo hasi ziren etxea botatzen, eta gaur bukatuko dituzte lanak. Ikusmira handia sortu zuten lanek inguruko bizilagunen artean; izan ere, urte asko dira udalak Mugertza etxea eraisteko asmoa duela. Etxe horrek San Lorentzo eta Zubieta kaleen arteko bidea estutzen zuen, eta behin eraitsita, pasabidea oinezko zein ibilgailuendako zabaltzeko lanak egingo dituzte.