Garai berezia guretzat

Erabiltzailearen aurpegia Amin Mohamed Kodad Bekkal

Egun horietan musulmanek eguzkirik atera ez denean bakarrik jan dezakete. Hori dela eta, musulmanak egunsentia baino lehen jaiki ohi dira gosaltzeko, iluntzira arte ez baitute berriro ezer jango.

Laylat Al-Qader garaian (azkenengo 10 egunetan), normalean, musulmanek i’tikaf bat egiten dute meskitan; hau da, meskita barruan edo etxean ematen dituzte egunak, otoitzean edo Korana irakurtzen. Ohitura da elkarri laguntzea edo gauzak konpartitzea ere.

Aid el Fitr, barauaren amaierako jaialdia, mundu osoan ospatzen da eta bi momentu goren ditu: baraua apurtzeko otoitza eta limosna. Jai horretan umeei dirua ematen diegu edo goxokiak edo arropa berria, eta jende bahartsuari laguntzen diogu. Guretzat garai berezia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.