Pintxo-pote residentzialeko finala

Erabiltzailearen aurpegia Alkarri elkartea 2017ko urt. 24a, 08:35

Bihar pintxo-pote residentziala lehiaketaren finala ospatuko da Mesedetako Egoitzan. Epaimahai batek baloratuko du zein izan den 2016ko pintxorik onena. 

Lehiaketan parte hartu duten pertsonak hauek izan dira: Pili Espiga: Ganba Koktela, Raquel Criado eta Pauli Astasio: Tosta Mediterraneoa, Nahikari Alberdi eta Loli Astasio: Tosta Estitxu. Alkarri elkarteak eta Mesedetako Egoitzako Aittita eta Amamek ohorezko pintxoa aurkeztuko dute. Ekintzan parte hartzen duten pertsona guztiek, Alkarri Elkarteko boluntario gisa aurkeztuko dira egoitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.