Alkarri elkartearen lan eskaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Alkarri elkartea 2016ko abe. 14a, 19:45

Alkarri elkarteak urtarrilean hainbat zerbitzu jarriko ditu abian. Zerbitzu hauek pertsona nagusi zein mendekotasun egoeran daudenei etxeko egonaldia errazteko helburuarekin burutuko dira.

  •  LAGUNTZA ZERBITZUA

Iraupena eta Kontratu mota:

Pertsona bakoitzaren kasuan aukeren arabera aztertuko da.

Ordutegia:

Zerbitzua eskaintzen duen pertsona, zerbitzua eskatzen duen pertsona eta Alkarri elkartearen artean adostuko da.

Eskaini beharreko zerbitzuak:

Etxean konpainia egin (etxekolanik ez)

Ekitaldi ezberdinetara lagundu

Erosketak egitera lagundu

Medikuaren kontsultara lagundu

Ospitalean konpainia egin (egunez eta gauez)

Ikasketak/Tituluak:

Ez da beharrezkoa inongo titulurik izatea, baina Alkarri elkarteak eskainiko duen formakuntza ikastaroa egin beharko da.

 

  • ETXEZ ETXEKO ILEAPAINKETA ZERBITZUA

Iraupena eta kontratu mota:

Norbere konturako langilea. (Zerbitzua bere ileapaindegiaren izenean eskaintzeko aukera)

Ordutegia:

Zerbitzua eskaintzen duen pertsona, zerbitzua eskatzen duen pertsona eta Alkarri elkartearen artean adostuko da.

Eskaini beharreko zerbitzuen deskribapena:

Ileapainketa:

Garbitu, markatu, lehortu, tindatu, moztu eta orraztu.

Oinarrizko estetika

Aurpegiko depilazioa, manikura eta pedikura.

Ikasketak/Tituluak:

Ileapainketarekin zerikusia duten ikasketak beharrezkoak izango dira, gutxienez erdi mailako ziklo bat.

 

  • GARBIKETA ZERBITZUA

Iraupena eta kontratu mota:

Pertsona bakoitzaren kasuan aukeren arabera aztertuko da.

Ordutegia:

Zerbitzua eskaintzen duen pertsona, zerbitzua eskatzen duen pertsona eta Alkarri elkartearen artean adostuko da.

Eskaini beharreko zerbitzuak:

Etxe garbiketa puntualak

Garbiketa orokorra erreformagatik, aldaketengatik…

Arropa garbitu eta plantxatu

Ikasketak/Tituluak:

Ez da beharrezkoa inongo titulurik izatea, baina Alkarri elkarteak eskainiko duen formakuntza ikastaroa egin beharko da.

 

 

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 14an hasi eta abenduaren 31an amaituko da (biak barne).

Bidali Curriculuma helbide honetara: alkarri@alkarri.org

Aurrez aurre aurkeztu nahi izanez gero, deitu zenbaki honetara: 622 725 557

Aukeraketa prozesuan honako hauek hartuko dira kontuan:

  • Motibazioa
  • Enpatia
  • Gaitasun sozialak
  • Euskaraz jakitea

Informazio gehiago www.alkarri.org webgunean.