Ekimen honek lau saio izan ditu, denak ostegunetan, parte hartzaileei etxetik herri erdialdera joan-etorria egiteko doako garraio zerbitzua eskainiz. Parte hartzaileak 65 (parte hartzeko gutxieneko adina) eta 86 urte bitarteko pertsonak izan dira. Etxean igogailurik edo laguntza mekanikorik ez dutenen kasuan, arazo fisikoak dituztenek begirale baten laguntza izan dute.
Hau dena aurrera eramateko, Mesedeetako Ama Zaharren Egoitzak furgoneta utzi izana ezinbestekoa izan da. Egoitzan bertan bizi diren pertsona batzuek ere proiektuan parte hartu dute, norbere laguntzailearekin.
Proiektua hiru hilabetetarako aurreikusita zegoen, baina parte-hartzea espero zena baino baxuagoa izan dela ikusita, udalak eta Alkarrik bertan behera uztea erabaki dute. Elkarteak eginiko azterketa hurrengo asteetan aurkeztuko du.
Alkarrik eta udalak herriko pertsona nagusien beharretara egokitutako ekimen erakargarriago bat aurrera eramateko lanean jarraitzeko konpromezua hartu dute. Horretarako, Alkarri elkartea Matia Insitutu Gerontologikoak eginiko hobekuntzarako proposamenak aztertzen ari da.