Alkarri elkarteak zahartzaro aktiboaren aldeko kirol-erronka entolatu du. Ekimenarekin bat egin duten 30 pertsona baino gehiagok 28 etapa burutuko dituzte Euskal Herrian zehar.
Helburua; Soraluzeko I. pertsona nagusien eguna ospatzea
Iniziatiba honen helburua Soraluzen, zahartzaro aktiboaren aldeko egun bat ospatzeko dirua lortzea da. Egindako 1000 kilometroak rifetan salduko dira Kilometro (rifa) bakoitza euro baten truke salduko delarik. Zozketa Soraluzeko jaietako lehenengo egunean egindo da, uztailaren 23an eguerdiko 13:30etan Zubi Nagusian. Zozketaren irabazleak kirol kamera bat, 32gbeko memoria txartela eta landa eremu batean egonaldia irabaziko ditu. Saria zozketaren egunean banatuko da Zubi Nagusian, irabazlea bertan ez badago 15 eguneko tarte izango du Alkarri elkarteko arduradunarekin kontaktuan jarri eta saria eskatzeko.
Sare sozialetan jarraipen berezia
Burutuko diren etapa guztien argazki eta bideoen jarraipena www.alkarri.org eta www.plaentxia.eus/alkarri webguneen bidez egiteko aukera izango da eta ondoren sare-sozialen bidez emango zaie zabalpena. 1000 kilometroak Soraluzeko jaiak aurretik egingo dira eta jasotako dokumentazioarekin ikus-entzunezko bat aurkeztuko da.
Bizikletan, korrika, oinez eta kayak-ean
Parte hartzaile bakoitzak gustokoen duen disziplina aukeratu du ekimenarekin bat egiteko; bizikletan, oinez, korrika eta kayak-ean jardungo dute parte-hartzaileek. Besteak beste Soraluze, Zarautz, Elgeta, Mutriku, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Elorrio, Santurtzi, Etxarri eta Getariatik igaroko dira zahartzaro aktiboaren alde jardungo duten kirolariak.
Informazio gehiago gure Facebook-eko orrialdean eta twitter-en #soraluzenaktiboakgara hashtag-a erabilita.