Animatzaile soziokulturala behar da udarako

Erabiltzailearen aurpegia Alkarri elkartea 2016ko eka. 20a, 13:51

Alkarri elkarteak arlo psikosoziala kudeatzen duen animazio soziokulturaleko monitorea ordezkatzeko udarako lan-eskaintza aurkezten du.

Kontratuaren iraupena:

Uztailaren 18-tik Abuztuaren 31-ra izango da. (biak barne)

Ordutegia:

Goizean:9:30-tik 12:00-tara

Arratsaldean: 16:30-tik 18:30-tara

Astelehenetik – Ostiralera (5 ordu egunean)

Eskaeraren deskribapena:

Denbora libreaz gozatzeko pertsonen autonomia eta heldutasunaren garapenean lagundu.

Esleitutako aktibitateak programatu, dinamizatu eta gidatu.

Pertsonen parte hartze aktiboa motibatu.

Zentroan egoiliarren integrazioa eta parte-hartzea bultzatu.

Ikasketak:

Ezinbestekoak dira gizarte edota osasunaren eremuari lotutako ikasketak. Erdi mailako zikloa gutxienez.

Eskaerak aurkezteko epea: 

Eskaera aurkezteko epea ekainaren 20-tik 27-ra izango da. (biak barne)

Curriculum Vitae-a bidali behar da alkarri@alkarri.org helbide elektronikora.

Zuzenean aurkeztu nahi izanez gero Mesedeetako egoitzako harreran aukeztu beharko da. Helbidea:

Mesedetako Andre Mariaren Egoitza

Atxuri kalea z/g

20590 Soraluze

Hautapen prozesuan kontuan hartuko da: Motibazioa, enpatia, konpromesua, gaitasun sozialak eta euskera menderatzea.

Harremanetarako eta Informazio gehiagao kuntsultatzeko www.alkarri.org web gunean aurkituko duzue.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.