Nik ere merkatura joan nahi dut!

Erabiltzailearen aurpegia Alkarri elkartea 2016ko eka. 9a, 14:58

Soraluzeko Udalak herriko nagusien mugikortasuna hobetzeko asmoz proiektu pilotu bat ipiniko du martxan. Proiektuak GURPILEN izena dauka eta “ALKARRI” k (Zahartze aktiboaren sustapenerako eta menpekotasuna duten pertsonen gizarteratzeko elkarteak) kudeatuko du.

Proiektu honetan parte hartu ahal izango dute 65 urtetik gorako pertsonek eta 60 urte beteak dituzten eta %33tik gorako desgaitasuna aitortua dutenek, bai eta garraio publikoa kolektiboak erabiltzea galarazten duen mugikortasun zailtasunaren baremoa 7 puntuan gainditzen dutenek. Proiektuaren helburu nagusia, herri mailan pertsona nagusiek dituzten garraio beharrak eta horretarako beharrezkoa den konpainia aztertzea da.

Egitasmoaren hasiera uztailean izango da eta uztaila, iraila eta urrian burutuko litzateke.Herriko persona nagusientzat dohaineko garraio eta konpainia zerbitzu bat eskeini nahi da ostegunetan (Plaza Zaharrean merkatua egiten dela kontutan izanda)

Zerbitzuaren ordutegia;  9:00tik-13:00artekoa izango da, ostegunetan, erabiltzaileen etxeetatik edo aurreikusitako elkartze puntuetatik hasita, Gila Zubiraino eta alderantziz. Printzipioz joan etorriak 2 txandatan burutuko direlarik.

Izen ematea: Ekainaren 20arte (Barne), goizeko 9:00tik eguerdiko 12:00arte. Soraluzeko Gizarte Ongizateko Departamentuan (Irantzu)