Pintxo ederra eta giro ona Soraluzeko Mesedeetako egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Alkarri elkartea 2016ko eka. 3a, 10:58

Pintxo-Pote Residentzialeko lehenengo txapela irabaztea ez da erreza izango. Begi bistakoa da Bizikale elkarteko dendarien maila gastronomiko altua. 

Atzo Raquel Criado izan zen gonbidatua eta pintxoa egiteko laguntza ekarri zuen, Mesedeetako egoitzako lankidea eta laguna den Pauli Astasio. Aittitta, amama, senide eta langileek “Tosta mediterraneoa”dastatzeko aukera izan zuten. Alkarri elkartean ekintzaren emaitzekin oso pozik gaude. Eskerrak eman nahi dizkiegu Pauli eta Raqueli, boluntario lanetan izan duten jarrera aparta dela eta. Laister arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.