Alkarri elkartetik hainbat ekintza planteatu ditugu 2016an egoitzan burutzeko. Egoiliarren iritziak jaso ostean, beharrezkoa ikusten dugu prosezu parte-hartzaile baten sartzea, senideen, lagunen eta langileen iritziak jasoz proposatutako helburua lortzeko.
Aurkeztu ditugun bolondres ekintza nagusiak hauek izan dira:
- “Pintxo-pote Residentziala”, bizikaleko hostalariekin egingo den elkarrekintza.
- “Gurpil eta Eztizko Zubiak”, Arrasateko ‘Garagune’ adimen urritasuna duten pertsona helduekin burutuko diren hainbat ekintza.
- “Bagoaz”, egoiliarrekin batera sortuko diren irteerak programatzeko taldea.
Bertan, Alkarrik eskainiko dituen beste zerbitzu batzuetaz ere hitz egin da, egoitza osatzen duten familien artean zein harrera duten eta prosezuan parte hartzeko eskua luzatuz, elkartearen helburu guztiak lortu ahal izateko.
Sentsazio positiboak
Elkartetik bilera hauei buruz egiten dugun balorazioa oso positiboa da eta gogotsu gaude egin diren ekarpen guztien inguruan lan egiteko. Datorren asteetan, koordinazio taldea bilduko da eta emaitzen berri emango dugu egoitzan.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!