agenda
Aratosteetako play back lehiaketa

2016 urt 08

Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Parte hartzaileek gutxienez 3 pertsonako konpartsetan hartu beharko dute parte.
Korrika batzordea osatzeko bilera

2016 urt 08

Martxoaren 23an pasatuko da Korrika Soraluzetik. Aurretik herrian antolatuko diren ekimenak adosteko lehen Korrika batzordea egingo da AEKko lokalean.
Santa Agedako ospakizunak

2016 urt 08

Musika eskola bertso eskolako ikasleekin irtengo da kalejiran eta abesbatza txistulariekin orduerdi beranduago.
Irisgarritasun planaren aurkezpena

2016 urt 08

Antzokian. Udaleko teknikariek planaren nondik norakoak azalduko dituzte.
Belaunaldien arteko olinpiadak

2016 urt 08

Domekak Aterpian egitasmoaren barruan, belaunaldien arteko olinpiadak antolatu dituzte.
Alebin eta infantilen pelota partidak

2016 urt 08

Jonay Gonzalez-Hodei Tajuelo eta Mikel Gallastegi-Aimar Marquez lehiatuko dira, Urretxuko eta Alegiko bikoteen kontra.
Tripafesta afari begetarianoa

2016 urt 08

Tripafesta taldeak afari begetarianoak eskainiko ditu gaztetxean.
Kontzertua gaztetxean: Eroan naizen

2016 urt 08

Eibarko Eroan naizen taldeak emanaldia eskainiko du gaztetxean, 22:00etan hasita
Antzerki solidarioa

2016 urt 08

Umeentzako ikuskizuna eskainiko dute Poxpolo eta konpainia paiasoek.
Hitzaldia: "Gure seme-alabak euskaldunak al dira?" Kike Amonarrizen eskutik

2016 urt 08

Zer egin dezakegu gurasook?  Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko du 18:00etan, antzokian   Antolatzailea: Euskararen aholku batzordea
Euskal Aratosteak

2016 urt 08

Kalejira, dantza-ikuskizuna, txolokale-jana eta disko-festa.
Aratoste zapatua

2016 urt 08

Jolasak, buruhaundiak, Ingo al deu?, txaranga eta Rock kontzertuak