Santa Zezilia ospatzeko poteoa eta afaria

Ospakizunak azaroaren 21ean izango dira

Santa Zezilia ospatzeko asmoz Ezoziko Ama abesbatzak herritarrei zabaldutako koro-poteoa eta kantu-afaria antolatu ditu azaroaren 21erako

Ekimen parte hartzaileak

Abesbatzak herritar guztie gonbita luzatzen die ekintza hauetan parte har dezaten. Poteoan eta afarian kantu ezagunak abestuko ditugu, herrikoiak gehienak. Gainera, hurbiltzen diren herritarrentzat kantutegi bat prestatu du abesbatzak kantuen letrekin, denok izan dezagun aukera abesten gozatzeko.

  • 19:00 - Kalejira, koro poteoa (Plaza Zaharretik hasita)
  • 22:00 - Kantu afaria (Txoko tabernan)

 

Izena eman

Afarira etortzeko asmoa baduzu aurrez izena ematea eskertuko genizuke. Menuan entsalada, oilaskoa eta postrea daude, 15€ren truke.

 

Nola eman izena?

Izena emateko azken eguna azaroaren 15a, domeka, izango da.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.