Portugaleteko "Herriko Abestiak" abesbatzak kontzertua emango du zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Ezoziko Ama abesbatza 2015ko mai. 14a, 17:23

Zapatua honetan, hilaren 16an, Herriko Abestiak gizonezkoen abesbatzak kontzertua eskainiko du Herriko Antzokian. Kontzertua iluntzeko zortzietan hasiko da eta abesti herrikoiek izango dute protagonismo nagusiena."Herriko Abestiak" abesbatzak eskainiko duen kontzertuaren kartela

 

Abesbatza

"Herriko Abestiak" abesbatza
Herriko Abestiak abesbatza 2003ko urrian sortu zen. Euren helburu eta asmo nagusia Portugaleteko (Bizkaia) betiko abestiak jaso, berreskuratu eta gordetzea zen. Asmo horrekin sortu zen eta gaur egun ere hortan dabiltza. Gizonezkoek osatzen duten abesbatza hau José María Angulo Engañak (Portugalete, 1942) zuzentzen du sortu zenetik. Egun, 20 gizonek osatzen dute abesbatza.

Hainbat ekitalditan parte hartu du abesbatza honek sortu zenetik. Unai Basurkori Pakea itsasontzian bakarka munduari itzulia eman aurretik agur-kontzertua eskaini zioten adibidez, edo Bizkaiko Zubia Gizateriaren Ondare izendatu zutenean, UNESCOren arduradunei ere kontzertua eskeini zieten. Beste ekitaldi askotan ere parte hartu izan du Portugaleteko abesbatza honek.

Kontzertuaren programa

Zapatuan gure herrian eskainiko duten kontzertuak euren izateko era erakusten du: kantu herrikoiz osatutako programa eskeiniko dute eta. Kontzertuak bi zati izango ditu eta hauxe izango da kontzertuko programa:

Lehenengo zatia

 

Zugana naiez Jauna Sabin Salaberri
Amigos dejadnos beber  Wolfgang Amadeus Mozart
Bitxintxo José Luis Ortega
La esclava S. Masvernat
Boga Boga Jesús Guridi
Adio Euskalherriari José María Iparragirre

 

Bigarren zatia

 

La jardinera del amor Portugaleteko herrikoia
Egurra mara mararida Sergel Jaroff
Barrenkalle Timoteo de Urrengoetxea
Oyar otzak Aita Donostia
Axuntabensen Sergio Domingo
Txanton piperri Buenaventura Zapirain