Zapatuan kontzertua emango dugu Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ezoziko Ama abesbatza 2015ko ots. 22a, 13:10

Kontzertuko kartelaDatorren zapatu honetan Ezoziko Ama abesbatzak Debako Aitzuri abesbatzarekin batera kontzertua eskainiko du Bilboko San Felicísimo parrokian (nola iritsi beherago). Kontzertua iluntzeko 20:00etan hasiko da eta organoak lagunduta abestuko dugu.

 

Kontzertua G. Fauré eta J. S. Bach konposatzaileei eskainia izango da. Bi abesbatzok elkarrekin Faure-ren Requiem-a eskainiko dugu. Obra honetan, bakarlari arituko dira Silvia Gil eta Jose Mari Iparragirre debarrak. Ondoren, Bach-en Magnificat obraren aria bi, Quia respexit eta Et exultavit, entzuteko aukera izango dugu. Eider Varela soraluzetarrak organoaren eta biolinaren laguntzaz eskainiko ditu. Azkenik, Bach-en Tocata y Fuga en Rem interpretatuko du organoak.

 

Kontzertua Silvia Hernández elgoibartarrak zuzenduko du eta Franciso Javier Muru bilbotarra arituko da organoa jotzen. Bestlade, biolina Domentx Ucin soraluzetarrak joko du.

 

Proiektua

Soraluzeko elizan 2014ko gabonetan Ezoziko Ama eta Aitzuri abesbatzakKontzertu hau pasa den urtean Debako abesbatzaren elkarlanean hasi genuen proiektu handi baten emaitza da. Haien XX. urteurrena ospatzeko Faure-ren Rquiem-a kantatu nahi zuten eta gure abesbatzak proiektu horretan parte hartu zuen. 2014ko ekainean, Debako elizan, lehen aldiz kantatu genuen obra. Hilabete batzuk beranduago, abenduan, obra bera eskaini genuen Soraluzeko elizan. Oraingo honetan, Deustoko (Bilbo) eliza batean eskainiko dugu.

 

San Felicísimo eliza

Aurten Deustoko San Felicísimo elizak 50 urte egiten ditu eta hori ospatzeko antolatu dituzten ekintzen artean dago kontzertu hau ere. Eliza hau San Felicísimo izen bereko plazan dago, Bilboko Deusto auzoan (Madariaga etorbidearen eta Julio Urkixo kaleen artean). Bilbon egonda metroz erraz iritsi daiteke Deusto geralekutik Iruña kalera irtenda, handik 5 minutura baitago eliza.