Elkartasun ekimenak

Arrakala digitalaren kontrako kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Zaintza Sarea 2020ko mar. 28a, 17:47

Zaintza Sarean interneteko konexioa lortzeko zailtasunak dituzten hainbat pertsonen beharra jaso dugu. Adin guztietan gerta daitekeen arren batez ere ikasleen kasuan lagundu nahiko genuke, eskolako lanak egiteko beharrezkoa baitute interneteko konexioa.

Premiak jaso ahala ahaleginduko gara kasu bakoitzari inguruko bizilagunekin soluzio bat ematen. Baina ondo legoke gutako bakoitzak norbere bizilagunen artean horrelako premiarik egon ote daitekeen aztertzea. Horrelako premiarik detektatuz gero proposatzen dugu egoera honek irauten duen bitartean norbere wifiaren kontraseina bizilagunen eskuetan jartzea. Horretarako ondorengo kartela jartzen dugu zuen eskura portal barruan informazioa jarri ahal izateko.

Soraluzeko Zaintza Sarea.