Posible da hori? Ezinezkoa ikusten dut. Auziaren irtenbidean parte hartu behar dutenetako inork ez lituzke onartuko GDI-ren oinarrian dauden Presak ez ikutu eta Presak laga bakian aldarriak, ez gaur, ezta orain dela bi urte ere; are gutxiago etorkizunean, non krisi klimatikoaren eraginez baldintza guztiak okerragora doazen. Oso esanguratsua da arlo honetan "pisua" duen inor ez dela agertzen presak mantentzearen alde. Arrazoi bat ikusten dut jarrera horri eusteko: ibaia gure gustuko paisaia izan behar dela sinistea besterik gabe. Baina ibaiak bizitza propioa du eta haratago begiratu behar dugu.
Irtenbide bat besterik ez dago lehia honetan: ibaiari behar duen protagonismoa eman eta, horren arabera, (segurtasuna etab. kontuan izanda) dagozkion neurriak hartuz, ibai osasuntsuagoa eta gozatzeko moduko ibaiondoa lortu. Izan daitekeena irudikatzen laguntzeko argigarria deritzot Joxean Iñurrietaren bitartez plaentxia.eus-en azaldu zen argazkiari begirada bat ematea. Urak aske eta bizirik.