H.- Kaixo Edurne, aspaldiko, zer moduz gabiñaz?
E.- Bistakua don, pelukerixara joateko premiñiakin, baina ezingo gaitxun kejau, makina bat jende dagon gu baino egoera larriaguan ta, tira… Ta, zer jiñon konbibientiak?
H.- Antonio? Tigre bat eginda dagon.
E.- Gimnasia egiten hasi don ala?
H.- Bai, zera! Oraintxe be ohian gelditxu don. Ez jakinagu zer ikusi bihar jonagun aurrerantzian baina datorrena datorrela gure Antonio deskantsauta harrapauko jon. Edo lotan. Eta hiria, zer?
E.- Gurian, ostera, modernotu egin gaitxun zihero. Jexusek telelanean jihardun egun osuan.
H.- Zer diñostan Edurne!!! Telelanian? Ez jagonan E.R.T.E.n ba?
E.- Holaxe dagon baina badakin Jexus iniziatiba handikoa dala eta zera egin jonan: lanetik “erten” eta komuneko papel furgonetakadia hartuta etxian sartu, telebista aurrian jarri eta gaur arte.
H.- Adarrik ez gero, eh!!! Mesedez Edurne!
E.- Ez hori bakarrik, ez heuke sinistuko zertzuk ikusten dittuan, “Sálvame”, “Que te den de luxe” eta era horretakua dana. Orain arte siestia egiteko jartzen zonan telebista aurrian eta zihero aldrebestu don. Ezin jotsanat eskutik mando txarrixori kendu!
Horrela dihardutela noiz behinka harrapatu naute eurei begira eta disimulatu ezinda nabil, batian telefonoari begira eta hurrengoan Kalebarrengo balkoiak miresten. Uste dut gorritxu be egin naizela. Bitartian ilara aurrera doa eta laister Edurne sartu beharko da dendara. Bukatzear da hizketaldia.
E.- Panorama ederra jaukanagu gure etxietan! Hilari, tratu bat egin beharko genduken. Hurrengo konfinamenduan gu bixok alkarrekin jarri eta hire tigriak eta nere bixiguak apopilo joatia jauken puñetetxera!
H.- Hori eginda dagon! Ekarridan ukalondo hori!
Horixe da nere belarriak entzundakoa. Egi berdaderoa, aizue.