Domekan 130 dantzari batuko dira Soraluzen Umeen 52. Euskal Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Unamuno

Urrats dantza taldeko dantzariak.

Bihar, domeka, Umeen Euskal Jaia egingo da herrian eta Urrats dantza taldeko dantzari txikiekin batera  Debagoieneko herrietatik etorritakoek egingo dute dantzan.

Bost dantza taldek hartuko dute  parte Umeen 52. Euskal Jaian: Aretxabaletako Leizarrak, Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxuk, Antzuolako Oinarinek, Oñatiko Oñatzek eta Soraluzeko Urratsek. Guztira, 130 dantzari txiki. 

Egun osoko egitaraua

Goizeko 10:30ean abiatuko dute eguna, dantzari txikiei Frontoian egingo dieten harrerarekin. Ostean, 11:30ean, kalejiran joango dira herriko kaleetan zehar eta 13:00etan alardea eskainiko dute Plaza Zaharrean. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dute Frontoian eta bazkalostean, jolaserako tartea hartuko dute Kukumixorekin. Arratsaldean, berriz, 17:00etan, dantza alardea egingo dute Plaza Zaharrean eta ostean, buruhandiak aterako dituzte. 

Euria egingo balu, goizeko eta arratsaldeko alardeak kiroldegiko frontoian egingo dira. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.