Euskal dantza irakaslea behar da Soraluzeko kiroldegian eskolak emateko

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea

Iturria: Josu Garate-Dantzan CC-BY-SA

Irakaslea behar da 2024-2025 ikasturte osoan zehar euskal plaza-dantza eskolak emateko Soraluzeko kiroldegian.

Eskatzen da:

  • Euskal plaza dantza tradizionalak ezagutzea: Fandangoa eta arin-arina, polkak, Zazpi jauzi, Banangoa, dantza-jauziak, korroak, Axuri, Gabota… .
  • Irakasteko eta ikasleak motibatzeko gaitasuna izatea.
  • Euskalduna izatea. 
  • Baloratuko da esperientzia eta formazioa dantza arloan.  

Eskaintzen da:

  • Astean bi orduko lan-jarduna irailetik ekainera.
  • Baldintzak: ordainsari ona, kilometrajea...
  • Beharrezko azpiegitura tekniko guztia eta laguntzaile taldea.

Oharra: Eskola egun eta ordu zehatza irailean zehaztuko da izena eman duten herritarren (20) eta irakaslearen artean. 

Aurkezteko epea: Irailak 3. 

Harremanetarako: 605706086 (Egoitz) / urratsdantza@gmail.com.

Deitzailea: Soraluzeko Urrats Dantza Taldea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.