Datorren ikasturtean Urrats dantza taldean izen-emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea

Gaztetxoen taldea aurtengo Euskal Jaian. Argazkia: Jon Agirre.

Zabalik da 2024-2025 ikasturtean Urrats Dantza Taldean izena emateko epea, LH1etik aurrerako ume eta gaztetxoentzat. 

Zabalik da udazkenetik aurrera euskal dantzak ikasi nahi dituzten ume eta gaztetxoentzako izen-ematea. Taldeak eta ordutegiak irailean erabakiko dira izena eman duten herritarrekin batera. 

Izena emateko bidali izen-abizenak, adina, datorren urtean zein kurtsotan egongo den eta kontakturako telefonoa urratsdantza@gmail.com helbidera. 

Batu dantzara!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.