Domekan, bost dantza talde izango dira 51. Umeen Euskal Jaian: Aretxabaletako Leizarra, Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxu, Antzuolako Oinarin eta Soraluzeko Urrats. Guztira, 130 dantzari txiki.
Egun osoko egitaraua
Goizeko 10:30ean abiatuko dute eguna, dantzari txikiei Frontoian egingo dieten harrerarekin. Ostean, 11:30ean, kalejiran joango dira herriko kaleetan zehar eta 13:00etan alardea eskainiko dute Plaza Zaharrean. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dute Frontoian eta bazkalostean, Kukumixoko jolasak izango dituzte. Arratsaldean, 17:00etan, dantza saio bateratua egingo dute Plaza Zaharrean eta amaitzeko, buruhandiak aterako dituzte.
Euria egingo balu, goizeko eta arratsaldeko alardea kiroldegiko frontoian egingo dira.