Dantzazale, gaur arratsaldean, 'Korrotik pikutara. Euskal dantzaren historia bat' hitzaldi-dantzatua Kiroldegiko kirol-gelan (gimnasioaren parean) egingo da eta bertara sartzeko goiko ate nagusia zabalduko da bosterdietarako. Gainera, azken orduan jakinarazi dutenez, Gari Otamendi eta Quico Pugesekin batera, Domentx Uzinek ere jardungo du zuzeneko musika jotzen. Emnaaldia 18:00etan hasiko da.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.