Asmoa da otsailaren 9an, Euskal Aratosteen egunean, arratsaldeko 6:30ean Zubitik abiatu eta dantza kalejira egitea herrigunean zehar, ondoren elkarrekin meriendatxo bat eginez amaitzeko.
Horren harira, datozen hiru domeketan, Arastoteetan dantzatu ohi diren hainbat dantzapraktikatzeko saio irekiak antolatu ditu Urrats dantza taldeak:
- Egunak: Urtarrilak 21 eta 28 eta otsailak 4.
- Ordua: 11:00-12:30
- Tokia: Kiroldegia (2. solairuko kirol-gela).
- Dantzak: Polkak, Baztango esku dantza, Luzaideko martxa, Gwendal...
Adin guztietako herritarrak daude gonbidatuta saio hauetan eta kalejiran parte hartzera. Batean zein bestean parte hartzeko, ez dago aurrez izenik eman beharrik, nahikoa da bertaratzea.