Promozio bideoa

Euskal dantza ikastaroak martxan, ume eta gaztetxoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea 2023ko ira. 22a, 12:00

Zabalik da Urrats Dantza Taldean izena emateko epea, LH1etik DBH4ra bitarteko ume eta gazteentzat. 

Udazkenetik aurrera, Euskal dantzak ikasteko aukera izango dute Urrats Dantza Taldera batzen diren ume eta gaztetxoek. Gaztañerretan, Olentzero eta Mari Domingiren etorreran, Aratusteetan, Euskal Jaietan, Udate Gabean... eta beste hainbat ospakizun eta dantzalditan aritzen dira urtean zehar. Agurra, banakoa, zinta dantza, plazako dantzak, koreografiak eta bestelakoak ikasten dituzte.

Ordutegiak

Aurreko urteetatik dabiltzanen taldeak astelehenetan 18:00etatik 19:15etara bitartean egiten ditu saioak. Aurten hasi berri diren LH2koekin, berriz, astearteetan 19:00etatik 19:45era jarri dute hitzordua. Izena ematen dutenekin adostuko da egokiena den egun eta ordua.

Izena emateko

Izena emateko bidali izen-abizenak eta kontakturako telefonoa urratsdantza@gmail.com helbidera.