Larrain dantza praktikatzeko saio irekiak gaur eta eguenean

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea 2023ko uzt. 18a, 09:20

Larrain dantza 2015eko jaietan.

Gaur eta eguen arratsaldean, saio ireki bana egingo dugu Larrain dantza praktikatzeko, izan ere, uztailaren 26an, jaietako azken egunean (Santa Ana), arratsaldeko 20:45ean, herriko dantzazaleek elkarrekin dantzatuko dugu Lizarrako dantza, Plaza Zaharrean.  

Gaur eta egunean egingo ditugun saio irekiak ondorengoak izango dira:

- 1. saioa. Uztailak 18, martitzena, 19:00etan, Frontoi zaharrean. 

- 2. saioa. Uztailak 20, eguena, 19:00etan, Frontoi zaharrean.

Saioak irekiak dira eta edozeinek parte har dezake.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.