Zapatuan Erromerixa Eguna Ezozin arrabitariek, txistulariek eta trikiti taldeak girotuta

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea 2023ko eka. 7a, 12:57

Iazko Erromerixa Egunean Ezozin.

Herriko dantzazaleek urteko dantza hitzordu nagusienetakoa dute zapatuan Ezoziko plazan: Erromerixa Eguna. Eguerdiko 12:30en dantza saio bat egingo dute txistulariek eta bailarako arrabitariek lagunduta eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da erromeria Miren, Agur eta Oier trikiti taldearekin. Azkenean, bazkaria bakoitzak berea eroango du.

Zapatuko Erromerixa Egunak ohiko egitaraua izango du:

11:00etan Ezozira igoera kalejiran Plaza Berritik

12:00etan Hamaiketakoa Ezoziko Plazan

12:30ean Dantzari gazteen dantza saioa eta plaza dantzak txistulari eta arrabitariekin. 

14:30ean Bazkaria elizpean (bakoitzak berea). Bazkalostean, Arrabitarien musika eta kantuak.   

18:00etan Erromeria Miren, Agur eta Oier taldearekin

Oharra: Bazkaria bakoitzak berea eroan beharko duen arrren, komeni da Iratxon izena ematea, mahaiak, aulkiak, kubiertoak, ogia eta edariak antolakuntzak ipiniko ditu eta. Horrekin batera, antolatzaileek dei egiten diete herritarrei baserritarrez jantzi daitezen.