Izen-ematea zabalik Arrangoitzeko Mutxikoen Egunera joateko

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea

Mutxikoak dantzatzen Arrangoitzeko frontoian.

Urriaren 9an, herriko dantzale batzuk Lapurdiko Arrangoitze herrira joango gara bertan urtero ospatzen duten Mutxikoaren Egunera. Izen-ematea zabalik dago urriaren 2ra arte.  

Plana da goizeko 9:00etan ateratzea eta 11:00etan dantza egitea Arrangoitzeko frontoian hasiko den dantza-jauzien edo mutxikoen dantzaldian. Ondoren, elkarrekin bazkaltzea, nahi duenak bazkaria etxetik eroan dezake edo han bertan erosi, 13:00etatik aurrera bertan ere jatekoa eskainiko dute eta. Bazkal ostean, 16:00ak aldera dantza ikuskizuna izango da eta  18.00etan erromeria Kiki Bordatxorekin. Azkenean, 20:00ak aldera, etxerako bidean abiatuko gara. 

Izen-ematea zabalik

Izen-ematea zabalik dago urriaren 2ra arte (autobusa 10 euro). Interesatuok, idatzi 652741496 mugikorrera edo urratsdantza@gmail.com helbidera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.