Eingo taldeak girotuko du gaur erromeria Ezozin

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea

Eingo taldeko kideak.

Gaur Erromerixa Eguna egingo dute Ezozin Urrats dantza taldeak antolatuta. Eguerdia dantza saioa egingo dute plazan eta ostean, paella jana ermitaren atarian (80 bat herritarrek eman dute izena). Arratsaldean, berriz, Eingo folk taldeak gidatutako dantzaldia eskainiko du.  

Eingo taldeak jakinarazi duenez, "gure tradizioan eta gaur egun ezagunak diren dantzak" proposatuko dituzte: "lotuan, soltean, sokan, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak, jolasteko dantzak... apur bat denetarik".

Taldearen helburua da "denendako moduko" dantzaldia egitea, "irisgarria",  nahi duten guztiek "arazo barik" parte-hartzeko modukoa. Erromeria 18:00etan hasiko da. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.