Euskal dantzetan izena emateko epea zabalik gaztetxoentzako

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea

Dantzan 2019ko euskal jaietan.

Urrats dantza taldeak 2021-2022 ikasturtean euskal dantza ikasteko eskoletan izena emateko epea zabaldu du uztailaren 31ra arte. Eskolak LH 1.mailatik aurrerako ume eta gaztetxoei zuzenduta daude.

2021-2022 ikasturteko eskolen ordutegia ondorengoa izango da:

Astelehenetan:  

DBH 16:00-16:45                 

5.Maila 16:45-17:30

1-2-3. Maila 17:30-18:15 

Mutilak 18:15-19:00                             

6. Maila 19:00-19:45

Izena eman nahi duten umeek izen-abizenak eta maila jakinarazi behar dute urratsdantza@gmail.com helbidera mezua bidalita.

Aurreko ikasturtetik izena emanda daudenek ez dute berriz izena eman beharrik izango. Halabaina, eskolak laga nahi izanez gero, komeni da jakinaraztea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.