Txurruka jatetxea zabalik da berriz

Erabiltzailearen aurpegia Txurruka Gaztelupe

Txurruka jatetxea.

Txurruka jatetxeak, normaltasunera itzultzeko saiakeran, urriaren 5ean zabaldu ditu ateak. Zerbitzuari dagokionez, pandemia aurretiko formatuari eutsiko diogu, baina aldaketa batzuk eginda.

Pandemia aurretik bezela, jatetxean bazkaritarako aukera eskainiko da. Astegunetan, asteartetik ostiralera izango da zabalik eta menua 18,5 eurotakoa izango da. Zapatu eta domeketan, berriz, kartaz gain, asteburuko menua ere eskainiko dugu. 

Horrez gain, gogorarazi nahi dugu, eguneroko menua Gaztelupe tabernan zerbitzatzen jarraituko dugula eta aukera izango dagoela janaria bertan jateko edota etxera eroateko, 11 - 12 eurotan.

Jatetxearen webgune berria abian da (oraindik elikatzen badihardugu ere): www.txurruka.eus

On egin!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.