Nik ez dut inoiz zalantzan jarri inkisizioak herri baten erresistentzia hautsi nahi izan zuenik eta sorginak erretzea herri honen boterea eta kontrola eskuratzeko dominazio modu bat izan ez zenik, herri oso bat terrorepean ezartzen zuten bitartean.
Asiskok ongi dioen moduan, inkisizioak erre zituen emakumeek inoiz ez zuten aitortu sorginak zirenik. Baina uste dut hori zela gure kulturan ez zelako existitzen sorgin berbarik eman zioten esanahi negatibo eta iraingarri hori zuenik. Gure emakume jakintsuak ziren, matura helburu medizinal eta eta inkluso erotioekin erabiltzeko ahalmenik handiena zutenak.
Hori da nire pertzepzioa, urtetan nire sentitzeko modu feministan mantentzea gustatu izan zaidana. Badakit gure gazte garaiko mugimendu feministetan lorpen eta adierazle moduan aldarrikatzen genuen matriarkatu hura, denborarekin mugimenduko ildo batzuetan kontsideratu izan dela familia giroko botere kotaren barruko zerbait izan zela, emakumeek ez zutelako parterik hartzen inongo erakunde ofizial eta juridikotan.
Egia da, ez ginen aitortuak eta ordezkatuak izan. Ez genuen emakumezko alkate edo presidenterik.
Baina, ostera, jaiotzeko eta hiltzeko ahalmena gure eskuetan zegoen. Botere garrantzitsua zen hori garai haietan. Emakumeak ginen jaiotzen laguntzen genuen emaginak, gaixoak zaintzen genituenak, hiltzen lagundu eta hil ostean euren gorpuen ondoan egoten ginenak.
Nire uste apalean, horrenbeste urteko borrokak ez dira beti linealak izan, eta ez da erraza historia marra zuzen eta bakar batean kontatzea. Denboraren joanarekin, deskubritu dugu dena ez dela izan azertua eta aurrera egiteko modu bakarra borrokan jarraitzea dela, ikasiz, hobetuz eta garaian garaira egokituz.
Ilusioa egiten zidan pentsatzeak gai izan ginela eta garela, gure sexualitatearen jabe izateko.
Emakume moduan, boteretsu sentiarazi nau, fantaseatuz orgia haietan parte hartzearekin, zeintzuetan emakumeek zeukaten jakinduriarekin afrodisiakorik onenekin igurzten zituzten besapeak.
Eta zer esan gure erratzez, ikono faliko horiez, zeintzuak ugentu egokia emanda kontsoladorerik onenak bihurtzen ziren eta plazerez hegan egiteraino ginderamatzaten. Gure aluak ere bai, zeintzuak mixtura haiekin kontaktuan eta erratzak hankartean egiten zuen igurtziarekin (gutxi hitz egiten da horretaz), sentiarazten ziguten gure sexualitatearen plazera, satisfayerrik onenak ere hobetuko ez lukeena.
Pentsatzekoa da ikerketek eta denborak aurrera egin ahala, argiago ezagutuko dugula gure historia baina barkatuidazue eta lagaidazue niri sinesten sorgin haien birlobak garela, garaian emakume dizdiratsu, apasionatu, sexual eta inteligente izan ziren haienak, zeintzuak libre izan ziren eta gozatu zuten eurei interesatu izan zitzaien espazioetan, elizaren eta gizonezkoen beldurrik gabe. Mesedez, utzidazue.
Tere Guenetxea