Deialdia

Zapatuan bertako zuhaitzak landatuko ditugu Atxolin inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea 2022ko ots. 28a, 10:30

Soraluzeko Ingumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak, Baso Biziak Elkarteak eta Lurgaia Fundazioak bertako zuhaitzak landatzeko ekimena prestatu dugu elkarlanean, zapatu goizerako (martxoak 5). Oraingoan, zuhaitzak Udalaren jabetzakoa den Atxolin inguruko lursail batean landatuko ditugu. Izen-ematea zabalik dago. 

ELKARTZEKO ORDUA: 9:00ak.

LEKUA: Urkia zelai.

IRAUPENA: Bazkaltzerako etxera.

URA: Etxetik ekarri behar da.

ARROPA eta OINETAKOAK: Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa. Eta euritako arropa, badaezpada.

ESKULARRUAK ETA TRESNAK: Antolakuntzak ipiniko ditu.

Landaketak bukatu ostean, salda eta txorizoa banatuko da Izai aterpean.

Animatu eta parte hartu!

IZENA EMATEKO, bidali email bat ondorengo helbide elektronikoetako batera: info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com