Zuhaitzak Muskuritxuko (Mendigaina) mendi lerrotik gertu dagoen 6 hektareako eremu batean landatuko ditugu, jojan zen abenduan azken landaketa egin genuen eremu berdinean.
Ohikoa den moduan, Lurgaia Fundazioko lagunek azalduko digute zuhaitzak nola eta ze filosofiarekin landatzen dituzten eta jarraian, bertako hainbat zuhaitz mota landatuko ditugu.
Lursail horietan bertako basoa berreskuratzea da gure asmoa eta horretarako herritarren laguntza behar dugu. Herritar guztiak animatzen ditugu parte hartzera eta elkarrekin goiz eder bat pasatzera, Soraluze bizigarriago bat eraikitzen dugun bitartean. Hamaikekoa ere izango dugu.
Izen emateko bidali e-mail bat, otsailaren 3 baino lehen, zehaztuz zure izen-abizenak, adina eta herria ondorengo helbideetako batera: info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com.
Eguneko plana ondorengoa da:
Irteera ordua: 09:00
Lekua: San Andres auzoko aparkalekua.
Ura: Ekarri etxetik.
Janaria: Hamaiketakoa egingo dugu San Andresen.
Arropa: Mendirako botak eta arropa erosoa. euripean ibiltzekoa ere bai, badaezpada.
Eskularruak eta erremintak: Antolakuntzaren kontu.
Iraupena: Bazkaltzera etxera.