Laurehun landare baino gehiago sartu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea

Domekan, berrogei boluntario baino gehiago batu ginen Lurgaia Fundazioko teknikarien laguntzaz Pagobedeinkatu ondoko lursailean zuhaitzak landatzeko. Guztira, 412 zuhaitz landare sartu genituen, bertako espezie mota ezberdinetakoak. Goiz ederra izan zen bertako basoak maite ditugun guztiontzat. Argazkiak: Andere Hernandez. 

Baso Biziak elkarteako kideok oso pozik gaude domekan egin genuen landaketarekin. Izan ere, oso pozgarria izan da landaketan 40 pertsona baino gehiago batu izana, gainera, adin guztietakoak, eta euretako asko inguruko herrietatik etorritakoak.   

Goiz osoan zehar zuhaitzak landatu eta gero, egunari emateko, elkarrekin hamarretakoa egin genuen San Andresko parkean, giro ezinhobean eta ekimen zoragarri bat burutu izanaren sentsazioarekin. 

Hurrengo hitzordua urtarrilean izango da. Adi egon!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.