Baso Biziak Elkartearen asanblada orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea 2021ko aza. 17a, 11:47
Urte hasierako landaketa Azaliatxoko lurretan.

Elkartearen sorreratik lehen urtea betetzera goaz; duela urtebete amets bat zirudiena errealite bihurtuz goaz. Ostegunean, azaroaren 18an, arratsaldeko 18:30ean, Baso Biziak Elkartearen lehen asanblada egingo dugu Tolarekua aretoan. Barruan, asanbladan landuko dugun gaien zerrenda.

Urteko ekintzak zein kontuak, eta datorren urterako plangintza errepasatzeaz gain, lehenengo asanblada izango den honetan, bazkideekin elkartearen funtzionamendu-helburu-organizazio eta abarren inguruan hitz egin nahi da. 

Animatu eta etorri asanbladara, guztion iritzi eta laguntzaren beharra daukagu eta; denon artean Soraluzeko Baso Biziak Elkarte sendoagoa egingo dugu!