Ezkur bilketa eta landaketa zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea

Martxoan egindako landaketa.

Zapatuan, Soraluzen egingo dugun ezkur eta beste hazi batzuen bilketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, horretarako Soraluzeko mendietan zehar ibilbide txiki bat egingo dugu. Ondoren bertako zuhaitzen landaketa txiki bat egingo dugu elkarteak kudeatzen duen lur sail batean. Egun berezia da, aurtengo denboraldiko lehenengo zuhaitzak landatuko ditugu. Animatu eta parte hartu!!! Ondo pasatuko dugu Soraluze bizigarriago bat eraikitzen laguntzen dugun bitartean! 

Izen ematea: bidali e-mail bat, osteguna 29 baino lehen, zure izen-abizena, adina eta herria jarriz helbide hontara :
soraluzekobasobiziak@gmail.com
ORDUA : 09:00etan
LEKUA: San Andreseko parkina   https://goo.gl/maps/3xETtXgLoy9kAYR9A
URA: Ekarri etxetik
JANARIA: Ekarri zeozer jateko goiz erdirako
ARROPA ETA OINETAKOAK: Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa. Eta euri arropa badaezpada.
ESKULARRUAK ETA TRESNAK: Gure kontu.
IRAUPENA: Etxera itzuliko gara bazkaltzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.