Urriko azken barixakuko elkarretaratzea bertan behera

Iraileko elkarretaratzea.

COVID-19ak sortutako alarma-egoera dela eta, eta Etxerat elkarteak egindako gomendioari jarraituz, Soraluzeko Sarek erabaki du urriko azken barixakuko elkarretaratzea bertan behera lagatzea. 

Etxerat Elkarteak, "arduragatik eta pertsonen zaintzari lehentasun handiena ematearren", gomendatu du datorren urriaren 30an, hau da, urriko Azken Ostiraleko egunean aurreikusita dauden kontzentrazio eta ekintza publikoak bertan behera lagatzea, alarma gorria duten herrietan. Arrazoi horrengatik, Soraluzeko Sarek erabaki du bihar egitekoa zen elkarretaratzea ez egitea.

Espero dugu hilabete honetakoa salbuespena izatea eta lehenbailehen presoen eskubideen aldeko aldarria kaleetan izatea.