Irteera bateratua herritik Bilboko manifestaziora joateko

Soraluzeko Sarek auto irteera bateratua antolatu du kartzelan hilda agertu berri den Igor Gonzalez presoaren heriotza salatzeko helburuz domeka eguerdian Bilbon egingo den manifestaziora joateko. Irteera goizeko 10:45ean izango da, Erregetxetik. 

Sareren oharra Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren aurrean:

Sarek Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza salatzen du. Edozein preso bortizki hiltzeak kartzela-sistemaren porrota dakar, eta horixe salatu du Sarek aspalditik.

Kartzela ezin da pertsonen biltegi bat izan, non pilatuta bizi diren kondena amaitu arte.

Igorrek, beste preso askoren kasuan bezala, sistema anker baten ondorioz bizia galdu du, aparteko baldintzetan bere espetxe zigorrari aurre egitearen ondorioz, salbuespen legediaren ondorioz. Horrek gogoeta eginarazi behar die erakunde eta alderdi guztiei.

Igorrek, eskubide urraketa ugari jasateaz gain, kondenaren 3/4 beteta zituen, eta ohiko legedia ezartzen zaien gainontzeko presoei aplikatzen zaien espetxe-araudi bera aplikatu izan balitzaio, gaur egun aske egon zen eta bizirik.

Ez gara aspertuko etxean nahi ditugula eta, batez ere, bizirik nahi ditugula errepikatzeaz. Salbuespen-legeak heriotza dakar eta guztion ardura da politika hau betiko bertan behera lagatzea.

Horregatik, igande honetan, irailaren 6an, herritar guztiei dei egiten diegu Bilbon 12:00etan egingo den manifestazioan parte hartzera.