Covid-19aren ondorioz ezarri den larrialdi egoerak eragin handia izan du presoen egunerokoan. Kartzelak itxi egin dituzte eta ondorioz, presoek eta senideek bi hilabete daramatzate bisitarik egin barik, horrek suposatzen duen kalte emozionalarekin. Tartean, badira umeak eta adineko aitita-amamak ere, Sebas Etxanizen kasuan bezala.
Egoera gogorra zen larrialdi egoeraren aurretik, batez ere urruntze politikagatik, eta orain, are eta gogorragoa da presoak urrun egoteaz gain, bisitarik barik daudelako eta birusarekin kutsatzeko arriskua ere handia delako.
Horregatik, dei egiten diegu herritarrei barikuko giza katean parte har dezaten, egoera hau salatu eta presoak Euskal Herrira edota euren etxeetara ekar ditzaten eskatuz, presoei eta euren senideei dagozkien eskubideak bermatzeko bidean.