Zapatura arte ikusgai dago Motxiladun umeen erakusketa

Martitzenean inauguratu genuen Motxilak etorkizunez bete erakusketa hogeita hamarren bat herritar eta hainbat ordezkari politiko bertan zirela. Erakusketa ikusgai izango da zapatura arte. 

Hiru atal edo gune nagusi ditu erakusketak:

- Marrazkiak. Exprai ilustratzaile nafarrak egindako 12 ilustrazio daude Motxiladun umeen testigantzetan oinarrituta.  

- Datuak. Hainbat datu ematen dira zutik jarritako paneletan: motxiladun umeak zenbat ume diren, zein adinetakoak, egin behar izaten duten kilometro kopurua, zenbat denbora pasatzen duten preso dauden gurasoekin...

- Gune interaktiboa. Hiru gune interaktiko daude: bisita bat irudikatzeko txokoa bere kristalezko manpara eta guzti, telefono dei baten esperientzia bizitzeko gunea eta puzzle bat osatzeko gunea. Gune bakoitzak dauka bertso bat, Alaia Martin oiartzuarrak sortutakoa egindakoa.