Gonbitea Motxiladun umeei buruzko erakusketa ikustera joateko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Sare herritarra 2019ko urt. 8a, 08:00

Urtarrilaren 8tik 12ra bitartean, ikusgai izango da kiroldegian Motxilak etorkizunez beteta erakusketa. Bertan, aita edo ama kartzelan duten umeen egoeraren berri ematen da. Inaugurazio-ekitaldia gaur arratsaldean egingo dugu, 19:00etan, musika eta luntxarekin. 

Erakusketaz gain, Maritxipi eta Amatxo ipuina kontatzeko saioa ere egingo dugu, eguenean, arratsaldeko 18:00etan, Gaztetxean. Gainera, ipuin-kontaketaren ostean, txokolate beroa banatuko dugu datorren guztiarendako.

Herritarrei ekimen hauen berri eman eta gonbitea egiteko, bideoa grabatu dugu hainbat guraso eta umeren laguntzarekin. Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei, Motxiladun umeek bizi duten egoera ezagutarazten laguntzearren.

Bilborako autobusak

Bestalde, zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko hiru autobus antolatu ditugu. Autobusetako bat goizeko 11:00etan aterako da eta beste biak arratsaldeko 15:30ean, Estaziñoko geltokitik denak. Txartelak, berriz, salgai daude Arrano, Bolia eta Batzoki tabernetan.