Urtezahar egunerako elkarretaratzea deitu du Sarek

Erabiltzailearen aurpegia
Urtezahar egunerako elkarretaratzea deitu du Sarek
Iazko elkarretaratzea. Argazkia: Fernan Oregi.

Soraluzeko Sarek urteko azken elkarretaratzea deitu du abenduaren 31n, euskal presoen eskubideak errespeta daitezen eskatzeko. Hitzordua, arratsaldeko 19:30ean jarri dute. 

Elkarretaratzeaz gainera, datozen egunetan Sarek antolatuta beste hiru ekimen egingo dira herrian: 

Motxila etorkizunez bete” erakusketa

Erakuseta horrek gurasoak preso dituzten haurren errealitatea kontatzen du. Urtarrilaren 8an inauguratuko da, arratsaleko 19:00etan, musika eta luntxarekin eta 12ra arte izango da ikusgai.

"Maritxipi eta Amatxo" ipuin kontaketa

Nola azaldu ume bati kartzelan jaio dela? Errealitate hori du gaitzat Maritxipi eta Amatxo ipuinak. Joxemari Carrere ipuin-kontalariak eta Mikel Orbegozo ilustratzaileak osatu dute Sara Majarenasek kartzelan idatzitako ipuin batetik abiatuta osatu dute. Ipuin horixe kontatuko dute Irati Trebiñok eta Egoitz Unamunok urtarrilaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan, Gaztetxean. 

Manifestazioa Bilbon

Urtarrilaren 12an, manifestazioak egingo dira Bilbon eta Baionan. Soraluzeko Sarek Bilbora joateko hiru autobus antolatu ditu (bat goizean eta bi arratsaldean) eta txartelak salgai daude Arrano, Bolia eta Batzoki tabernetan.