Urtarrilaren 12an, mobilizazio handi bana egingo dira Bilbon eta Baionan Orain Presoak lemapean eta herritarrak mobilizazio horietara deitzeko asmoz, domeka honetan, gipuzkoarrek agerraldia egingo dute Tolosan, goizeko 11:30ean, Triangelu plazan.
Orain Presoak mugimendua konbentzituta dago "gizarte zibilaren aniztasuna eta indarra direla bakerako giltza eta motorra" eta horregatik dihardu ahalik eta mobilizazio anitz eta zabalenak antolatzeko ahaleginean.
Soraluzeko Sarek hitzordua jarri du Soraluzen soraluzetarrak agerraldira elkarrekin joateko: 10:30ean, Erregetxean.