Sabin Mendizabalek hiru urte bete ditu Valladolideko espetxean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Sare herritarra 2018ko mar. 22a, 19:47

Ostiral honetan beteko dira hiru urte Sabin Mendizabal espetxeratu zutela. Soraluzetarra Valladolideko espetxean dago, herritik 300 kilometrotara. Urtebete gelditzen zaio ezarritako zigorra osorik betetzeko.

Sabin Mendizabali urruntze eta dispertsio politika ezarri izana salatzearekin batera, Xabier Rey presoa heriotzaraino eroan duten salbuespenezko neurriak salatzeko ere bada barixakuko elkarretaratzea. Izan ere, Sarek jakinarazi duenez, "euskal presoen %94a lehen graduan dago, gartzelara sartzen direnetik, aske geratzen diren arte. Egoera hau, euskal presoei ezartzen zaie bakarrik; espetxean diren preso arrunten %1,5ari soilik baitago lehen graduan. Berez, epealdi mugatu batean ezarri daitekeen gradua da”.