#IzarSararekinIkastolara lelopean manifestazioa igandean Donostian

Igandean, manifestazioa egingo da Donostian, 13:30ean, Bulebarretik hasita; Izarrek, Sara Majarenas Intxaurrondoko euskal presoaren alabak, ikasturtea Intxaurrondoko ikastolan hasteko eskubidea duela aldarrikatzeko. Soraluzeko Saretik bertaratzeko dei egin nahi diegu soraluzetarrei. 

Joan zen astean hainbat irakaslek agerraldia egin zuten Donostiako Bulebarrea. Bertan, Mikel Ruiz de Larrinaga Intxaurrondoko ikastolako irakasleak gogorarazi zuen, Izar Majarenasen egoera larria dela. Izan ere, Sara Majarenas eta haren alaba Madrilgo harrera etxe batean daude gaur egun. “Udaberrian egindako gizarte presioari esker lortu genuen biak elkarrekin egotea baina oraindik larria da Izarren egoera; hizkuntza arrotz batean ikastera eta anonimatoan bizitzera behartua dago”, azaldu du Ruiz de Larrinagak.

Horrez gain, Ruiz de Larrinagak gogorarazi zuen Majarenasek bete dituela zigorraren hiru laurdenak, eta, beraz, baldintzapeko askatasuna erdiesteko baldintzak betetzen dituela: “Hemen bildu garen irakasleko Sararen berehalako askatasuna eskatzen dugu, Izarren osasunagatik, hemen eskolaratuta izateko duen eskubideagatik eta indarkeria matxistaren biktima izan delako”.