Soraluzetarrek ere altxatu dute atzamarra espetxe politikaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Sare herritarra 2017ko urt. 10a, 09:19

Sare Herritarrak SalatzenDut kanpaina jarri du martxan espetxe politika salatzeko. Bideo honetan jaso ditugu kanpainan parte hartu duten soraluzetarren argazkiak, hainbat jende ezagunek zapatuan Bilbon egingo manifestaziora joateko egin duten deialdiarekin batera. 

Soraluzetik autobusak 11:00etan eta 16:00etan aterako dira, Estaziñoko geltokitik. Izena eman daiteke Arranoan, Bolian, Batzokian eta Edurtzan. Epea zabalik dago eguenera arte.