Soraluzeko mendizaleek ere giza-eskubideen trena hartu dute

Soraluzeko mendizaleek Solluben ateratako talde-argazkia. /Argazkia: Fernan Oregi.

Soraluzeko hainbat guraso eta gaztetxok babesa adierazi diote Euskal Herriko Sare Herritarrak preso eta iheslarien giza-eskubideen alde martxan jarri duen Hartu Trena ekimenari.

Bermeoko Sollube mendira egindako irteeran argazkia atera dute "Hartu trena. Euskal Presoak Euskal Herrira" lemapean. 

Hain zuzen, mendizaletasuna eta giza-eskubideak uztartzeko domekarako Sare Herritarrak antolatutako Lau Tontorrak ekimenarekin bat egin dute Euskal Herri osoko hainbat mendizalek. 

Datozen asteotan beste hainbat ekimen egingo ditugu herrian preso eta iheslarien giza-eskubideen aldeko babesa jasotzen jarraitzeko. Eskerrik asko zuon laguntza eskaintzen diharduzuen guztioi!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.