Sarek helegitea aurkeztu du Guardia Zibilak konfiskatutako dirua berreskuratzeko; bien bitartean, kontu korrontea ireki dugu manifestazioaren gastuei aurre egiteko (Laboral Kutxa: ES89 3035 0012 77 0120111969).
(SAREren mezua)
Ideologia ezberdinetako milaka eta milaka pertsonek, duela 4 egun, jendetsua, baketsua eta demokratikoa izan zen mobilizazioan bat egin zuten Bilboko kaleetan. Dispertsioarekin amaitzeko eta euskal presoen eskubideen aldeko oihu isila entzun zen.
Aldarrikapen horrekin batera, elkarbizitza-eszenatoki berri baterantz aurrera egitea ere bilatzen genuen, euskal jendartearen topaleku izatea ahalbidetuko zuena, hainbeste urtetan zehar gure herriak bizitako eszenatokiarekiko desberdina.
48 ordu igaro ondoren, Espainiar Gobernuak, Guardia Zibilaren bitartez, eman zuen bere erantzuna. Mendekuan oinarritutako erantzuna. Zaharkituriko eszenatoki bat. Txuri beltzean. Euskal jendartearen gehiengoak onartzen ez duen eszenatokia, aurkakotasuna eta konfrontazioa suposatzen dituelako. Zalantza izpirik gabe, jazarpen ideologiko baten aurrean gaude. Eta ez dugu kasualitateetan sinisten.
Ez dugu sinisten pasa den astelehenean gertatutakoak ez duela zerikusirik larunbateko mobilizazio arrakastatsuarekin; ez eta atzo Auzitegi Gorenak, euskal presoek Frantzian beteriko zigor urteen pilaketaren inguruan hartutako erabakiarekin; eta ez eta ere, Terrorismoaren Biktimen Asoziazioak AVTek, urtarril bukaerarako, Madrilen, deitua duen mobilizazioarekin.
SAREri zuzenean eragiten dionaren inguruan esan beharra dugu, ez garela ekinbide judizial baten aurrean topatzen. Bai ordea, argi eta garbi, Guardia Zibilaren ekinbide polizial baten aurrean. Hala izango ez balitz, zertara datoz Barne ministroaren harropuzkeriak?
Ez al lituzke, bidegabekeria demokratiko honen inguruko azalpenak eman beharko, prozedura instruitu duen epaileak? Benetako botere banaketarik ez dagoenaren adibide garbia dugu hau. Bada botere judiziala, baina PPren gobernuaren esanetara dagoena.
Baina bada oso argi utzi nahi dugun zerbait: Larunbateko mobilizazioan SAREk diru-bilketan jasotakoaren konfiskatzearekin bilatu dutena gu ikaratzea edo kikiltzea izan bada, oso argi eta oso garbi esaten diegu: Guztiz kontrakoa lortu dutela. Gaur, SARE, are eta sare indartsuagoa da. Konponbidearekin konpromezua hartua duen eta sinetsita dagoen sarea. Bake eta bizikidetza eszenatoki baterantz, beldurrik gabe aurrera egiten jarraituko duena.
Gogorarazi nahi dugu, baita ere, nola elkartu ginen hemen, duela astebete, mobilizazioaren azken xehetasunak emateko. Besteren artean, mobilizazioaren beraren gastuei aurre egiteko diru-bilketa bat egingo genuela aurreratu genizuen. Argi eta gardentasun osoz esan genuen. Ez dugu eta, ezkutatzeko ezer. Horixe da astelehenean Guardia Zibilak konfiskaturiko dirua. Barne Ministeritzak zabaldu dituen irudietan ikusi ahal izan genuen. Haien iturrien arabera, diru-bilketarako erabili genituen 150 poltsetan 90.000 bat euro zeuden.
Banketxeak itxiak egoten diren ordutegi batean jasotako dirua izanik, LAB sindikatuari, Zabalburutik gertu aurkitzen delako, txanponak euren egoitzan gordetzeko eskaera luzatu genion. Hori dela eta, azpimarratu nahi dugu, LAB sindikatuak ez duela inolako ardurarik. Hau esan ostean, gaur bertan jarri dugu instantzia judizialean, konfiskatutako dirua itzultzeko galdeginez, helegitea, SAREk jasotakoari baidagokio.
Jakitun izanik, eta justiziak ohituta gaituen geldotasuna dela eta, uste dugu denboran zehar luzatuko dela. Eta, logikoa denez, mobilizazioaren muntaketa lanetan aritu ziren enpresek egindako lanengatik ordainduak izatea dagokie. Hori dela eta euskal jendartearen elkartasunari dei egin nahi diogu.
Horretarako, kontu korronte bat zabaldu dugu. Bertan edozein pertsonak ahal duen neurrian, ahal duena sar dezan. Eman dezaketen laguntza txiki hori ere izan dadila gure dirua eraman duten horientzat erantzuna. Eta literalki diogu, milaka pertsonen dirua eraman dutelako.
Horregatik uste dugu beharrezkoa elkartasun-sare bat sortzea, sektore, herri eta herrialde guztiei irekia egongo den elkartasun-sarea. Munduari irekia egongo dena.
Pertsona oro, duen ideologia duela ere, eta dagoen tokian dagoela, bere elkartasuna helarazteko aukera izan dezan.
Azkenik, gure babesa adierazi nahi diogu larunbat arratsaldean Donostian ospatuko den manifestazioari.
Saregara
Kontu korrontea: ES89 3035 0012 77 0120111969