Maiatzaren 3an egingo da Tripafesta, bertsolariekin

Erabiltzailearen aurpegia

Afariaren ostean bertso saioa egingo da eta txartelak aurrez hartu beharko dira.

Aldaketekin dator apirileko Tripafesta. Egunari dagokionez, maiatzaren 3an egingo da. Horrez gain, bertso saioa egingo denez, afarirako txartelak aurrez hartu beharko dira.

Txartelak salgai daude Arrano, Bolia, Iratxo eta Gaztelupen, 10 euroan (6 euro, ikasle eta langabeentzat).

Ohiko ordutegia mantenduz, afaria 20.30ean hasiko da. Bertso saioa, berriz, 22.00etan.

Menua:
- Miso zopa barazkiduna
- Seitana saltsan, arroz integral eta barazki eskaldatuekin.
- Postrea, kafea eta infusioak.

Bertsolariak:
- Ane  Labaka
- Maider Arregi
- Iñigo Izagirre
- Eneko Beretxinaga

Gai jartzailea: Ibon Leibar "Txinbo"